UROLA Txinan hasi da lanean

Giant enpresa taldearekin aliatu eta planta bat jarri du martxan haren industrialdean, Txinako merkatuarentzat estrusio-puzketako makineria ekoizteko.

Urolak irmo jarraitzen du nazioartekotzeko apustuan. Duela gutxi beste urrats bat egin du norabide horretan, Txinako Huzhou Urola Blowmolding Solutions Co.Ltd. filial berriaren eraketarekin, UROLAren eta GIANT txinatar enpresa taldearen arteko joint venture baten ondorioz (kapitalaren %70 eta %30, hurrenez hurren).

Filial produktibo berria GIANT Industrialdean dago, Nanxun hirian, Txinako ekialdeko Huzhou barrutian, Shanghaitik 125 kilometrora.

Urola Txinak 1,5 milioi euroren inbertsioa izan du, eta Txinako merkatua garatzeko oinarri moduan ezarri da. Berez, Urolak espero du filial horretatik estrusio-puzketako makineria birakariak partzialki fabrikatzea, oso harrera bikaina izaten ari baitira txinatar merkatuan; horrez gain, beharrezko laguntza teknikoa ere emango du. Urola munduko liderretakoa da teknologia horretan, hau da, estrusio-puzketako makineria birakarietan, eta hasierako asmoa da urtean bost-zazpi unitate fabrikatzen hasten jardutea, eta salmentak progresiboki handitzea. Lehen urte honetarako aurreikusitako fakturazioa 2,5-3,5 milioi euro da.

SEKTOREAREN JOERA ALDAKETA

UROLA Txinako merkatuan apustu honi ekiteko arrazoia izan da une hauetan sektorean joera aldaketa gertatzen ari dela, maila teknologiko handiagoko ekipamenduak sartuz,orain merkatuan nagusi diren baino askoz produktibitate maila handiagoak lortzeko, izan ere, aldi berean, higieneari zein kontsumo energetikoen alderdiei buruzko eskakizunak ere gero eta handiagoak dira.

Halaber, teknologia hau erabiltzen duen sektore nagusietako bat esnearen sektoreko ontzien fabrikazioa da, zeina, oinarri txiki batetik abiatuta, %15-30eko erritmoan hazten ari baita, produktuaren kategoriaren arabera.

NAZIOARTEKO ESTRATEGIA

Urolaren nazioartekotzea kooperatibaren estrategia nagusietako bat da. Gaur egun, bere nazioarteko salmenten portzentajea negozio zifra osoaren %85 da. Sektorearen nazioarteko feriarik garrantzitsuenetan presentzia duelarik, dagoeneko Errusian bertan ere badu presentzia produktiborik, iaz ontziak fabrikatzen hasi baitzen.

Halaber, duela gutxi hainbat filial komertzial eta saldu ondoko ezarri ditu zenbait herrialdetan, horien artean egonik Mexiko, non estaldura ematen den Erdialdeko Amerikako eremurako; Aljeria, Afrikako iparraldea estaltzeko, eta hirugarren bat Hegoafrikan.

UROLA Txinan hasi da lanean
Tagged on: