BBK eta BioCruces-en (Gurutzetako Unibertsitate Ospitalearen Osasun Ikerketako Institutua) lankidetza honek ikerketa edo berrikuntza asistentzialeko proiektuak.
Osasun-ikertzaileentzako BBK-BioCruces beka-programaren beste deialdi bat. Gaixotasunen diagnostikoa, tratamendua eta prebentzioa bultzatzeko laguntza, talentudun profesionalak euskal osasun-sistemara erakarri eta bertan atxikitzeko, aldi berean nazioartean ospea duten beste zentro batzuekin lan eginez.
BBK eta BioCruces-en (Gurutzetako Unibertsitate Ospitalearen Osasun Ikerketako Institutua) lankidetza honek ikerketa edo berrikuntza asistentzialeko proiektuak, Osasun Sistema Nazionalean goi-mailako espezialista-titulua lortu duten profesionalek zuzenduak, finantzatu gura ditu.
Prestakuntza espezializatua 2015, 2016 edo 2017 urteetan amaitutakoak izan behar dute eskatzaileek. BioCruces Institutuan 12 hilabeteko kontratua eskainiko zaie, eta 2-4 hilabete arteko egonaldia atzerrian. Ikerketa edo berrikuntza asistentzialeko proiektu bat aurkeztu behar da, BioCruceseko ikerketa-taldeetakoren baten babesaz egina.
Izena emateko epea datorren uztailaren 15era arte luzatuko da.