Adype | BBKren Mundualdatu programak Bizkaiko 4 enpresa-ekinbide bultzatuko ditu
18455
post-template-default,single,single-post,postid-18455,single-format-standard,ajax_fade,page_not_loaded,,wpb-js-composer js-comp-ver-4.2.3,vc_responsive
 

19 uztaila BBKren Mundualdatu programak Bizkaiko 4 enpresa-ekinbide bultzatuko ditu

Hautaturiko proiektuak bultzatzen dituzten lau konpainia bizkaitarrak hauek dira: Aquadat, Kasitoko, Fit4bike eta Insulae.

Bizkaian negozio-eredu eta enpresa-ekinbide berriak garatzeko BBKren Mundualdatu programaren laguntza dago, erakundeak milioi erdi euro erabiliko baititu hautaturiko lehen 4 enpresa-proposamenak finantzatzeko.

Hautaturiko proiektuak bultzatzen dituzten lau konpainia bizkaitarrak hauek dira: Aquadat, uraren kudeaketa adimenduna planteatzen duena; Kasitoko, influencer-ekin harremanak optimizatzea bilatzen duena; Fit4bike, txirrindularitzarako teknologia aurreratuan ardaztua; eta Insulae, mugikorretik finka-administrazioa eskaintzen duena. Proiektu berritzaile hauek Bizkaian talentua, enplegu gaitua eta abangoardiako enpresak sortzea bultzatuko dituzte.

2016ko apirilean abian jarria, Mundualdatu programak zabalik jarraitzen du interesatuak erregistra daitezen eta beren enpresa-proiektua aurkez dezaten. Bere webgunean ageri dira ekinbidean parte hartzeko xehetasun eta betebehar guztiak.