Batz, MB Tooling eta Doverrekin lankidetzan, Matricik giltza eskura erako proiektu bat jaso du Volvo Grouperako.
MATRICI kooperatiba MONDRAGOn Korporazioko Tresneria eta Sistemen Dibisioan integratuta dago, automobilgintzaren sektoreko pieza estanpatuak fabrikatzeko soluzioak garatzen ditu, eta orain bere historiako mugarri berri bat lortu du. Orain dela gutxi kontratu bat esleitu diote, kanpoko-barruko pieza guztiak fabrikatzeko beharrezko trokelak hornitzeko, Volvo Taldearen proiektu handi baterako. Proiektuak bertan inplikatuta dauden enpresen taldearen hornitzaile kateari onurak ekarriko dizkio, eta, gainera, zuzeneko 40 lanpostu berri kontratatzea eragingo du MATRICIren fabrikan, Zamudion (Bizkaia).
Agindua Batz, MB Tooling eta Doverrekin lankidetzan egin da, eta 1.200 persona baino gehiagok parte hartuko dute, sektorearen azken teknologia barneratuz.
Proiektuaren irismena osoa da, hau da, prozesuen ingeniaritzatik hasi eta bezeroaren lantegian martxan jartzeraino. Bere neurriagatik eta kalitateko eskakizunengatik, bizkaitar kooperatibak bere historiako 50 urteetan lortu duen eskaririk garrantzitsuena da. Gainera, kontuan hartu beharreko beste alderdi bat da proiektua oso erronka zorrotza izan dela departamentu teknikoarentzat; azkenean arrakastaz burutu da, nazioarteko lehen mailako eta esperientzia handiko firmekin lehiatu behar izan den arren.
LANKIDETZA PROIEKTUA
Proiektuaren ezaugarrietako bat bere alderdi kolaboratzailea da. Izan ere, MATRICIk gidatutako enpresa taldearen eskaintza bateratuari esker, zeinean Taldeko Batz eta MB Tooling kooperatibak eta Dover enpresa ere sartuta dauden, borondateak batu ahal izan dira, eta indarrak elkartu, oso maila lehiakorreko proiektu bat aurkeztu ahal izateko.
Guztira, enpresa talde horrek sektorean aurrekaririk ez duten ahalmenak eskaintzen ditu, eta konplexurik gabe lehiatu ahal izan da nazioarteko esparruan: sektoreko 1.200 profesionalek baino gehiagok osatuta taldea, fresatzeko 50 makina, eta ahalmen desberdinetako 60 prentsa. Eta 3 milioi lanordu baino gehiagoko ahalmena proiektuaren zerbitzura. Eta, hori guztia, geografikoki hurbil dagoen esparru batean dauden enpresa talde bat izatearen abantailarekin, lekualdaketak egiteko 60 minutu baino gutxiago behar baitira MATRICIren egoitza nagusitik, Zamudiotik (Bizkaia).
Finean, lankidetza ariketa praktikoa, sektoreko enpresa liderren know how-a batzen duena, zeinak taldearen ahalmenen balioa agerian jartzen duen, Volvo Taldeak proiektua esleituz aitortu duen bezala.