169,2 M euro Euskadiko industrian teknologia bultzatzeko, industria digitalizatzeko eta 4.0 ekintzailetzarako.
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak aurreikusitako aurrekontua 1.042.402.000 eurokoa da. 2016koarekin alderatuta %Â 2,9 gehitu da, hau da, aurrekontu osoaren batez bestekoa baino gehiago.
Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren kontuak bi multzo handitan banatzen dira. Bat, ekonomia produktiboa sustatzera, euskal industriaren lehiakortasuna hobetzera eta nekazaritzako elikagaien sektoreari laguntzera bideratzen da, eta guztira 425 M euro izango ditu; bestea, azpiegiturekin eta garraioarekin loturiko inbertsioetarako da, eta guztira 599 M euro izango ditu.
Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren aurrekontuaren irizpidea euskal industriaren aro berria sendotzeko helburuari lotuta dago, eta Eusko Jaurlaritzak, Basque Industry 4.0 estrategiaren bitartez, sistema osoa sustatu nahi du gero eta sendoagoa izango den eta nazioartean ere erreferentzia izango den lehiakortasun-aldi berri baterantz.
Ekonomiak eta enpresa-jarduerak gero eta digitalizazio maila handiagoa lortu behar dute, eta ekoizpen-jarduera tradizionalek teknologikoki aurreratuak diren industria bihurtu behar dute.
146,7 milioi teknologia sustatzeko 4.0 Industrian
Testuinguru horretan, gogoratu behar da Jaurlaritzaren aurrekontu osoan %Â 6ko gehikuntza izan dela berrikuntzaren aldeko ahalegin inbertsiogilean, helburu irmotzat hartuta urtez urte inbertsio publikoak inbertsio pribatua sustatzea eta Euskadik enpresa-ehunari balio erantsi handiagoa emango dioten industriako produktu berriak bilatzeko inbertsioa finkatzea, eta aurten 146,7 milioi euro bideratuko dira horretara.
Alde horretatik, adierazi behar da behin I+G programen arkitektura berria finkatu ondoren, Teknologia Zuzendaritzak enpresentzako, zentro teknologikoentzako eta ikerketa kooperatiboko zentroentzako laguntza-programak deituko dituela 2017an; guztira 142,6 M euro izango dira horretarako.
Ekintzailetza espezializatua 4.0n
Eusko Jaurlaritzak, SPRIren bitartez, BIND 4.0 ekimena indartuko du aurten industriaren arloko trakzio-enpresek startup-ekin lankidetzan jardun dezaten eta horien laguntzaz haz daitezen; ekintzailetzari laguntzeko tresna horiek 5,8 M euro izango dituzte.
Era berean, EIKTei laguntzeko tresnen aldeko apustu argia egiten jarraitzen da, bai prestakuntzarako bai inbertsioetarako, eta Agenda Digitalaren esparruan 9 M euroko laguntza-jarduerak aurreikusten dira ETEentzat.
Berrikuntza teknologikoa, 2,4 M. Eutsi egiten zaio enpresen lehiakortasuna kudeaketa hobetuz, negozioak dibertsifikatuz edo merkatu berriak bilatuz, eta beti enpresetan parte-hartzea eta kudeaketa-eredu berriak bultzatuz, hobetzea helburu duen Innobideak estrategiari.
Industria garapena:96,1 M euro
Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren jardueraren ardatz nagusia industria garapena da, eta, horretarako, lehen aipatu bezala, produktu berriak bilatzea sustatuko da, ETEei laguntza finantzarioa emango zaie (27 M), teknologiaren arloko enpresetan enplegua sortzeko eta inbertsioetarako aurrerakin itzulgarriak emango dira (Gauzatu deialdi berria, 28 M) edo Industriako Makinen Renove Plana berritzeko diru-laguntzak emango dira, eta aurten, esate baterako, 9 M-ra arte gehitu da kontu-sail hori.
Hirugarren urtez jarraian, Eusko Jaurlaritzak diru-laguntzak emango ditu alde babesgabeetan industria-jarduera eta enplegua sortuko duten inbertsio berriak erakartzeko INDARTU programaren bitartez, eta diru-zuzkidura 6 M eurokoa izango da.
Kluster politikak hainbat eratako laguntzak izango ditu, eta 3 M euro inguruko kontu-sail nominatiboa izango du, sektore bereko enpresen artean edo kluster ezberdinen artean elkarlanean egiten dituzten jardueretarako beste programa batzuen bitartez jasotzen duen laguntzaz gainera.
Proiektu energetikoak, 8,6 M, eta efizientzia energetikorako eta energia berriztagarrietarako laguntzak, 7,3 M
2030eko Energia Estrategiaren esparruan, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak, Energiaren Euskal Erakundearen bitartez, energia proiektu estrategikoetan parte hartzearen aldeko apustua egiten du, kasu batzuetan energia berriztagarrietan berritzaileak direlako, beste batzuetan gasari lotuta daudelako trantsizio-energia moduan eta beste batzuetan mugikortasun elektriko jasangarriaren bidean aurrera egiteko.
Bimep proiektua (1.200.000 €) Itsas Gas (5.940.000) eta Ibil proiektua (1.500.000).
Era berean, 7,3 M euroko laguntzak emango dira industrian, hirugarren sektorean, administrazio publikoan, mugikortasun efizientean, Biomasaren energia aprobetxamenduan edo garapen bidean dauden itsasoko energia teknologia berriztagarrietan efizientzia energetikoa hobetzeko inbertsioetarako.
22,6 M nazioartekotzea sustatzeko
Nazioartekotzea sustatzea zeharkako lerro gisa mantentzen da zuzendaritza guztietan, eta horretara bideratutako baliabideak, beraz, Nazioartekotze Zuzendaritzan jasotakoak baino gehiago dira.
Nazioarteko Kanpoko Sareari laguntzeko 5 M euro inguru daude, eta aurten ekintza azpimarragarriena Londresen merkataritza-bulego berria zabaltzea izango da; inaugurazioa apirilaren 5ean izango da.
ETEei nazioartekotzen laguntzeko deituko dira Global-Lehian programa (5,5 M) eta Interlehian programa (300.000).
Berrikuntza moduan aipatu behar da Nazioarteko Lizitazioen Plataforma martxan jartzea (200.000 euro), eta martxoan enpresentzat prestakuntza-saioak antolatzeaz gainera, misioak aurreikusten ditu Kolonbian, Mexikon eta Argentinan energiaren, ingurumenaren eta azpiegituren eraikuntzaren esparruan deitu ahal izango diren lizitazioak ezagutu eta horietan enpresei laguntzeko.
Nazioartekotzeko 580 beka, 5,1 M euro. Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak nazioartekotzearen arloan giza kapitalaren gaikuntza hobetzearen aldeko apustua egiten du, eta euskal gazteentzat beka-deialdi bikoitza egiten du.
Industrialdeak
Eusko Jaurlaritzak industrialdeak hobetzearen aldeko apustua sendotu du, eta inbertsio berriak aurreikusi dira Sortaldeko Industrialdean (830.000 €), Busturialdeko Industrialdean (702.646 €), Tolosako Apattarrekan (524.269 €) eta, bereziki, Bidasoa Oarsoko Industrialdean (4.071.588 euro) hobekuntzak egiteko.
Parke Teknologikoak
Euskadiko parke teknologikoen sarea doitzeko, azpimarratu behar da 9.3 M euroko kontu-saila bideratu dela Bizkairako, 4,9koa Gipuzkoarako eta 1,6koa Arabarako.
Berrikuntza moduan, Zamudioko PZT Ezkerraldea izeneko eremura zabaltzeko 690.000 euroko zifra azpimarratu behar da.
131 milioi lehen sektorerako eta nekazaritzako elikagaigintzarako
Landaren eta Itsasertzaren Garapena, nekazaritza, abeltzaintza, arrantza eta akuikultura eta elikagaigintza dira aurrekontua hartzen duten lehen sektoreko esparruak.
Landaren eta Itsasbazterraren garapena
Azpimarragarrienak landa-inguruneak sustatu eta garatzeko erakunde publiko eta eragile pribatuei zuzendutako EREIN programaren deialdiak dira, laster deituko dira eta 8,3 M euroko zuzkidura izango dute.
Landa-garapenerako LEADER programak, bestalde, 599.000 euro izango ditu.
Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak ia 2 M euroko laguntza bideratuko du nekazaritza egituratzeko, eta haragiari eta/edo patatari lotutako plan sektorialak garatuko ditu.
Eusko Jaurlaritzak aurreratu ditu Ondarroako eta Bermeoko arrain-lonja berriak finantzatzeko formulak, eta lizitazioa 20,1 M eurotan atera da.
HAZI Fundazioak, bestalde, hamabiren bat inbertsio iragarri ditu nekazaritzako elikagaien sustapenarekin lotuta, esate baterako, Baque Label Harategiak (0,4 M) eta produktuak atzerrian sustatzea (1,1 M euro).
Garraio eta Azpiegiturak: aurrekontu osoaren zatirik handiena, ia 600 M. Zuzkidura aipagarrienak:
Garraioaren azpiegitura:
Gipuzkoako bideguneko lanak AHT: 350 M euro
Bizkaiko Metroaren finantzazioa: 38,6 M
Euskal Trenbide Sarearen inbertsio nagusiak, 75.5 M
Bilboko metroko 3.linea eta Artxandako tunelaren lanen amaiera: 25,7 M
Txorierriko geltokien birmoldaketa: 5,8 M
Donostiako Loiola geltoki berriaren lanen amaiera: 6,4 M
Ermuako geltoki berria eta bikoizketa: 8,1 M
Donostiako Lugaritz-Easo trenbide-saihesbidearen lanen hasiera: 4,7 M
Gasteizko tranbia ( Unibertsitatea ) zabaltzeko lanen hasiera: 3,5 M euroko zuzkidura izango du 2017 urtean, obra osoaren aurrekontua 14,4 M direla.
Pasaian, La Herrera eta Trintxerpe arteko lotura oinezkoentzat eta bizikletentzat: 4,2 M
Euskotren Taldearen inbertsioak 42,5 M
Tren berriak   33.746.567€
Autobus berriak  1.036.486€
Bestelako inbertsioak 5.439.493€
Euskadiko Kirol Portua
Mutriku, Plentzia eta Armintzako garabiak eta ontziegi-eremuak, Hondarribian eta bestela instalazioen konponketak : 800.000
Hondarribiko zerbitzu-eraikinen birmoldaketa: 250.000 euro
Donostiako hegazkin-ontzi eraikinaren birmoldaketarako kaleratu den lizitazioa: 1.570.57 euros.