EIBk 25 milioiko mailegu batekin babestu du MAIERen berrikuntza estrategia eta hedapen proiektua Juncker planaren testuinguruan

Bizkaitar kooperatibak I+G+Ban inbertituko du, bere MTC Berrikuntza zentroan, funtzio, testura eta kolore berriak dituzten osagaiak garatzeko.

EIB-Europako Inbertsio Bankuak 25 milioi euroko finantzaketa emango dio Maier kooperatibari; Maier MONDRAGON Korporazioko kidea da, eta Europan liderra da autogintzaren sektorerako osagai apaingarrien diseinuan eta fabrikazioan. EIBko lehendakariorde Roman Escolanok eta Maierreko zuzendari nagusi Martin Ugaldek Ajangizen (Bizkaia) sinatu dute 25 milioi euroko mailegua, Inbertsio Estrategikoetarako Europako Funtsaren babesarekin (IEEF, EFSI ingelesezko sigletan). IEEF Europarako Inbertsio Plana-ren zutabe nagusia da, eta “Juncker Plan” izenarekin da ezaguna.

EIBk emandako finantzaketarekin, Maierrek I+G+Bko beharrezko inbertsioak egin ahalizango ditu Gernikan duen berrikuntza zentroan, eta teknologia berriak ezarri ahal izango ditu, pieza teknikoen beharrak asetzera zuzendutako osagaiak garatu ahal izateko, fabrikatutako ibilgailuen hainbat funtziotarako; halaber, testura eta kolore berriekin apainduko ditu osagaiak, ekoizpen prozesu iraunkorragoetan eta ingurumena gehiago errespetatzen duten prozesuetan oinarrituta. Osagai berri horien diseinuaren eta ekoizpenaren berrikuntzak, gainera, lagundu egingo du ibilgailuen pisua eta erregai kontsumoa murrizten.

Lehiakortasuna hobetzea

EIBk finantzatutako proiektuaren beste helburuetako bat da enpresaren lehiakortasuna bultzatzea, Espainian, Italian eta Txekiar Errepublikan duen ahalmen produktiboaren hazkundean oinarrituta, Premium segmentuko bezero berriei erantzun ahal izateko. Alde berean, Maier nazioartekotzeko plan bat inplementatzen ari da, Europa Ekialde, Txina, India eta Mexikoko merkatuetan presentzia areagotzeko. Finantzaketa baldintza onuragarrietan lortuta, bai interes tasei dagokienez bai amortizazio epeei dagokienez, gaur izenpetu den maileguak aukera emango dio Maierri beharrezko inbertsioak azeleratzeko, beren sektorean dauden negozio aukera berriez baliatu ahal izan dadin.

Espainia eta Portugalen Midcap-etarako Maileguen Programaren esparruan garatzen den lehen operazioa da; programa hori EIBk finantzatzen du, eta kapitalizazio ertaineko enpresetara zuzenduta dago bereziki (3.000 enplegaturainoko enpresak). Europarako Inbertsio Planari esker, finantzaketa lerro horrek egituragatik edo izaeragatik profil arriskutsuagoa dute proiektuetan inbertitzea ahalbidetzen du, ekonomiaren eta enpleguaren hazkundea handitzen laguntzen du. Zehazki, kalkulatzen da Maierren inbertsio plan berriek 250 lanpostu berri sortzea ahalbidetuko dutela, inplementazio fasean zehar, ikerketara eta garapenera zuzenduta.

«Maileguak EIBk inbertsio handiak behar dituzten enpresen etorkizunarekin duen konpromiso irmoa erakusten du, oso sektore lehiakorretan berritzen jarraitu ahal izateko, eta joera horrek, oro har, Espainiako eta baita Europako ekonomiari ere egiten dio mesede», segurtatu du EIBko lehendakariorde Roman Escolanok, sinaduraren ekitaldian. «Baina, gainera, akordioak eragin positiboa izango du enplegua sortzeari dagokionez, EIBk finantzatutako inbertsioei esker produktu berriak eskaini ahal izango dizkiolako bezeroei, eta, ondorioz, bere lehiakortasuna segurtatu, ekoizpen prozesu efizienteagoen eta ingurumena gehiago zaintzen duten prozesuen bitartez».

EIBk 25 milioiko mailegu batekin babestu du MAIERen berrikuntza estrategia eta hedapen proiektua Juncker planaren testuinguruan
Tagged on: