SMART-ek “Eureka Cluster Applicant Label” lortu du

MONDRAGON Korporazioa eta AFM Klusterraren eskutik abian jarri da SMART, ekoizpen aurreratuaren arloko I+G+b programa europearra.

SMARTek, Ekoizpen Aurreratuaren lehenengo Eureka Klusterrak, “Eureka Applicant Labela” lortu du, honako herrialde hauen babesarekin: Espainia, Eslovakia, Irlanda, Norvegia, Portugal, Txekiar Errepublika, Suedia, Turkia eta Hego Korea.

20 herrialde desberdinetako 135 erakunde baino gehiagok erakutsi dute SMARTen etorkizuneko proiektuetan parte hartzeko interesa.

Ekoizpen aurreratuaren arloko I+G+b programa berri bat da SMART, merkatutik hurbildauden nazioarteko proiektuak gauzatzea ahalbidetuko duena. SMART proiektuek lidergo industriala dute eta finantzaketa deszentralizatua izango dute, behin Eurekak onartu ondoren.

“Eureka Applicant Label” lortu ondoren, SMART taldea (MONDRAGON Korporazioak eta AFM – Advanced Manufacturing Technologies-ek lideratuta) klusterra abian jartzeko beharrezkoak diren egitura eta tresnak sortzen hasiko da, aurtengo abenduan bertan lehen proiektu deialdia egiteko xedez, HLGren (High Level Group) onespena lortu ostean. Ekoizpen aurreratuarekin lotutako edozein erakundek hartu dezake SMART komunitatean parte, I+G+b proiektuekin burutuz.

Eureka 1985ean sortutako gobernu arteko taldea da, industria europarraren lehiakortasuna hobetzea xede duena. Nazioarteko lankidetza teknologikorako plataforma bat da, merkatura bideratutako I+G+b proiektuak babesten dituena eta hala, proiektu horietan parte hartzen duten erakundeei finantzaketa nazionala lortzea errazten diena.

SMARTek 50 milloi euro inguru mobilizatuko ditu urtero I+G+b proiektuetan. Gutxienez bi herrialde desberdinetako bi enpresek hartu behar dute proiektu hauetan, normalean 3 herrialde desberdinetako 5 enpresek parte hartzen dutelarik, batez bestean.

SMART-ek “Eureka Cluster Applicant Label” lortu du
Tagged on: