LABORAL Kutxaren EaSI Soziala lerroak 500.000Â eurorainoko maileguak eta kreditu-kontuak emango dizkie urtean 30Â milioi eurotik behera fakturatzen duten gizarte-ekonomiako enpresei.
LABORAL Kutxak 50Â milioi euro bideratuko ditu gizarte-ekonomia indartzera. EaSI Soziala lerro berria Europako kopuru handienekoa da, eta gizarte-inpaktu positiboa duten enpresek sustatutako proiektuetarako mailegu eta kreditu-kontuak ematea izango du helburu. Europar Batasunak finantzatzen duen Enplegu eta Gizarte-berrikuntzarako Programan(EaSIn) txertatutako berme batean oinarritzen da ekimena.
Programa aurkezteko ekitaldia gaur, asteazkena, izan da Bilbon, eta gizarte-ekonomiaren alorreko ordezkaritza zabalak hartu du parte bertan. Eusko Jaurlaritzako ordezkari instituzionalek eta Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako gizarte-ekonomia osatzen duten erakunde nagusietako ordezkariek adierazi diote babesa LABORAL Kutxaren ekimen berriari.
Xabier Egibarrek, LABORAL Kutxako Negozioaren Garapeneko zuzendariak, kreditu-kooperatibak gizarte-esparrua bultzatzeko duen konpromisoa nabarmendu du: «Finantzaketa-lerro berri horrekin, bestelako banka baten aldeko apustua berresten dugu berriro, gizarte bidezkoagoa eta kohesionatuagoa ahalbidetzen duten enpresei laguntzen dien bankaren aldeko».
Cristina Dumitrescu, Europako Inbertsio Funtsaren investment managerra, pozik agertu da gizarte-esparruan ari diren enpresentzako finantza-euskarria izateko LABORAL Kutxak duen konpromisoarekin. Beraren esanetan, entitatea «bidaide ezin hobea da, ikuspegi kooperatiboa eta enplegua sortzeko ikuspegia biltzen baititu gizarte-ekonomia indartzen laguntzeko lanean».
Esku-hartzeen txanda amaitzeko, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Sailak aurten gizarte-ekonomiara bideratuko dituen laguntzen programa nabarmendu du sailburu MarÃa Jesús San Josék. «4 milioi ingurura iritsiko gara, eta, aurreikuspenen arabera, 850 enplegu berri sortuko dituzten 230 enpresa-proiektu bideratuko ditugu. 2016ko kopuruekin alderatuta, % 17 ingurukoa izango da hazkundea».
50Â milioi euro gizarte-inpaktu positiboa lortzeko
Eskabidea egiten duen enpresa bakoitzak gehienez 500.000Â euro eskuratuko ditu hitzarmenaren bitartez, proiektuak aurrera eramateko. Maileguak eskuratzen dituzten enpresek 10Â urteko epea izango dute itzultzeko, eta 3Â urtekoa kreditu-kontuak eskuratzen dituztenek. Ez zaie hipoteka-bermerik eskatuko, eta hitzarmenetik kanpo geldituko dira birfinantzamendu-eragiketak. Hitzartutako zenbateko osoa (50Â milioi euro) 30Â hilabeteko epean emateko konpromisoa hartu du LABORAL Kutxak.
Finantzaketa-lerro berri horren hartzaileek 30Â milioi euro baino gutxiagoko bolumena egiaztatu beharko dute salmentetan eta balantzeko aktiboetan. Forma juridikoari dagokionez, gizarte-ekonomiaren alorreko enpresak izango dira: kooperatibak, lan-sozietateak, arrantzaleen kofradiak, mutualitateak, gizarteratze-enpresak eta enplegu-zentro bereziak, edota jarduera ekonomikoren bat duten fundazioak eta elkarteak.
Ekimenak gizarte-inpaktu positiboa eta neurgarria lortu nahi du, eta, horrenbestez, sortutako inpaktua neurtzeko adierazle batzuk zehaztu dira, finantzaketa eskatu duen erakundeak jorratzen duen jarduera motaren arabera.
Lau jarduera-arlo finkatu dira:
1.– Gizarteratzea.
2.– Osasuna.
3.– Ezagutza eta irakaskuntza.
4.– Industria-, ekoizpen- eta nekazaritza-alorreko enpresak, eta beste zerbitzu batzuk eskaintzen dituztenak.
Eskatzailea kokatzen den jarduera-alorraren arabera, gizarte-helburuak eta neurtuko diren inpaktuak ezberdinak izango dira. Esate baterako, gizarteratzearen alorrean berariazko alderdiak neurtuko dira, hala nola bestelako gaitasunak dituzten edo gizartean baztertuta gelditzeko arriskuan dauden zenbat lagun kontratatu dituzten. Irakaskuntzaren alorrean aritzen diren enpresei dagokienez, zenbat ikasle izan dituzten hartuko da aintzat, besteak beste. Eta nekazaritza- edo industria-alorreko enpresen kasuan, fakturazioaren bilakaera ebaluatuko da, beste esparru batzuen artean. Era berean, lau alorretarako adierazle erkideak ere erabiliko dira, adibidez: sortutako enplegu egonkorren kopurua eta lortutako kalitate-egiaztagiriak.
Alderdi sozialean ari diren enpresei bideratutako lerro horretarako EaSIren bermea laugarren lankidetza-hitzarmena da LABORAL Kutxaren eta Europako Inbertsio Funtsaren (EIFren) artean. Izan ere, horren aurretik egon dira Progress Microfinance (2013), EaSI Microfinance (2015) eta InnovFin (2016) ere. Jardun horrek guztiak agerian uzten du LABORAL Kutxak euskal ETE-en sorkuntzarekin eta garapenarekin duen konpromisoa, bai eta lurraldearen garapen orokorrari egiten dio ekarpena ere.