Adype | MONDRAGONeko industri arloak 908 lanpostu berri sortu zituen 2016an
18201
post-template-default,single,single-post,postid-18201,single-format-standard,ajax_fade,page_not_loaded,,wpb-js-composer js-comp-ver-4.2.3,vc_responsive
 

10 apirila MONDRAGONeko industri arloak 908 lanpostu berri sortu zituen 2016an

MONDRAGONeko industri arloak, oro har, 33.919 lagun enplegatzen ditu (batez besteko lanpostuak), eta Euskadiko enplegu industrialeko %8,8 da.

MONDRAGONek balantze positiboa egin du Industria Arloaren 2016ko bilakaeraz. Ekitaldiko daturik nabarmenena da arloan batez beste 908 lanpostu berri sortu direla, eta dagoeneko 33.919 lagun enplegatzen ditu oro har. Enplegua sortzeko maila hori modu orekatuan banatu da, izan ere 414 postu gure ingurukoak dira eta 494 atzerriko ezarpenetan sortutakoak.

Lantalde industrialaren multzoan 33.919 lanpostu daude, eta horietatik 21.793 batez ere EAEn eta Nafarroan kontzentratzen dira, eta 12.126 atzerriko lanpostuak dira, kooperatibetako nazioarteko filialetakoak.

MONDRAGONeko Kontseilu Orokorreko lehendakari Iñigo Ucinek oso positibo baloratu du industri arloaren ekitaldia, eta, adierazi duenez, bere bilakaerak “eragin du lanpostuak sortzeko dinamikan jarraitzea”. Halaber, egindako inbertsioen maila nabarmendu du, izan ere, “280 milioi euro baino gehiago izan dira, lantegi produktibo berriak martxan jartzera eta prozesuen efizientzia hobetzera zuzenduta, lehiakortasuna irabazteko”.

Azken urteetan enplegu industrialaren bilakaera egiazki positiboa izaten ari da, azken hirurtekoan batez beste 3.000 lanpostu berri baino gehiago sortu baitira (1.904 barruan, 1.114 atzerrian). Halaber, epealdi horretan Fagor Etxetresna Elektrikoen itxierak eragindako 1.895 bazkideetako gehienei irtenbidea ematea lortu da.

Errentagarritasuna. Emaitzei dagokienez, lehen kalkuluetan 250 milioi euro baino gehiagoko zifra aurreikusten da, aurreko urteko maila berean kokatuta, eta datuak azken urteotako negozio industrialen multzoaren errentagarritasunaren xendra berresten du.

2016an egindako industri inbertsioak 280 milioi euro baino gehiago izan dira, eta aurreko ekitaldian egindakoak baino %33 gehiago izan dira.

SALMENTAK

2016an lortutako salmenta maila 5.035 milioi euroraino igo zen, zifra hori aurreko ekitaldian lortutakoaren antzekoa izanik. Jarduera igo bada ere, enpleguaren sorrerak erakusten duen bezala, salmentak egonkor mantendu dira, eta horren arrazoia izan da batez ere nazioarteko hainbat planta martxan jartzeko prozesuan daudela, eta espero da horien negozio zifra finkatzen joatea datozen ekitaldietan. Datuan eragina izan dute, halaber, lehengaien kostuaren jaitsierak, jaitsiera hori salmenta preziora eraman baita.

Salmenten azterketatik ondorioztatzen da horien %70,7 nazioarteko salmentak izan zirela, eta gainerako %29,3a merkatu estatalekoak. Azken horiei dagokienez, esan daiteke hirugarren urtez jarraian hazi egin direla, zehazki %1,7, aurreko urtean egindakoekiko.

Industri arloko nazioarteko ibilbidea sendotzen ari dela berresten duen datua da atzerriko produkzioa dagoeneko guztizkoaren %28,6 dela. Datu horren igoeran eragina izan dute Txinako lantegi produktibo berriak irekitzeak (Maier eta Copreciren 2. lantegia), Mexikokoak (Cikautxo eta Fagor Ederlan), Errumaniakoak (Cikautxo) eta Oronak Europako zenbait herrialdetan erositako enpresek.

MONDRAGONen presentzia globalari dagokionez, nazioarteko 9 ordezkaritza korporatibo dituelarik, esan behar da dagoeneko 140 lantegi dituela atzerrian.

BERRIKUNTZA ETA SUSTAPENA

2017ari begira, helburu nagusietakoa da “ekintzailetzaren ekosistema” bat sortzea, korporazioko eragile ekintzaile guztiak elkartuko dituena, elkarrekin koordinatuta interakzioan jarduteko, ezagutzak eta esperientziak partekatzeko eta, horrenbestez, kooperatiben gaur egungo negozioak berritzeko.

MONDRAGONeko industriari lotutako I+Garen inguruko beste alderdi aipagarri bat da 1.800 lagun baino gehiago aritu zirela esklusiboki I+Gan, hainbat teknologiatan espezializatutako zentroetan.

MONDRAGONek lanean jarraitzen du bere norabide berritzailean, negozioen, centro teknologikoen eta unibertsitatearen arteko elkarlanaren bitartez bultza eginez, empresa jarduera berriak sortzeko helburua duen sare bat sortuz,funtsezko lau arlotan: fabrikazio aurreratua, lehengaiak, big data eta Smart cities.

Joan den ekitaldian, kooperatibek oro har 150 milioi euro baino zerbait gehiago bideratu zuten I+Gra. Gainera, 2016an, industri arloaren salmenten %12 inguru aurreko bost urtean ez zeuden produktu eta zerbitzu berriak izan ziren. Azkenik, kontuan hartu beharreko veste datu bat da indarrean dauden patente familien kopurua 450 baino gehiago dela, hau da, Euskal Autonomia Erkidegoan sortutako patenteen laurden bat.