Adype | Bizkaia BBK bekak gazteak bikaintasunean prestatzeko dira, lurraldean puntako enpresetan lan egin dezaten
18543
post-template-default,single,single-post,postid-18543,single-format-standard,ajax_fade,page_not_loaded,,wpb-js-composer js-comp-ver-4.2.3,vc_responsive
 

29 iraila Bizkaia BBK bekak gazteak bikaintasunean prestatzeko dira, lurraldean puntako enpresetan lan egin dezaten

Bizkaiko hamaika gaztek nazioartean erreferentziazko zentroetan ikasiko dituzte Bizkaian beren sektorean lider diren enpresek eskaturiko titulazioak, eta gero enpresa horietan lan egingo dute bi urtez kalitatezko lan-kontratuarekin.

Nazioartean erreferente diren unibertsitate batzuk eta Bizkaiko enpresa handi batzuk elkartu dira Bizkaia BBK Bekak programaren lehen deialdian, Foru Aldundiaren eta BBKren laguntzaz, hamaika gazte prestatzeko, gutxienez 2 urterako kontratatuak izango direlarik.

Beka-programa honek Foru Aldundiaren eta BBKren apustu estrategikoari erantzuten dio, hots, gazteen enplegu, bikaintasunezko prestakuntza, kalitatezko enplegu eta Bizkaian funtsezkoak diren ekonomia-sektoreei laguntzearen alde egitea. Honela, Bizkaiko hamaika gaztek nazioartean erreferentziazko zentroetan ikasiko dituzte Bizkaian beren sektorean lider diren enpresek eskaturiko titulazioak, eta gero enpresa horietan lan egingo dute bi urtez kalitatezko lan-kontratuarekin.

Beka hauen diseinuan elkar harturik lan egin da lurraldean traktore diren sektoreekin: automobilgintza, energia, aeronautika, big data, zilar-ekonomia eta finantza-huba… hauen etorkizuneko behar edo premiak eta beharrezko titulazioak identifikatzeko.

Hamaika beka hauek 405.000 €ko inbertsioa dute eta 35 urtez beheko jendeari zuzenduta daude; Bizkaian jaioak edo bertan bizi direnak izan eta graduko goi-mailako unibertsitate-titulazioa izan behar dute. “BBK eta Zu” atarian erregistratu eta bertan dagoen eskabide-formularioa bete behar da.

Enpresak eta dagozkien sektoreak:

• CIE (automobilgintza)
• Euskaltel (big data)
• Fineco (finantza-huba)
• Gestamp (automobilgintza)
• Iberdrola (big data eta energia)
• ITP (aeronautika)
• Maier (automobilgintza)
• Mondragon (silver economy)
• Ormazabal (big data)
• ZIV (energia)

Azken urtean, BBK-k 500 gazteri eman die beka, %40 baino gehiago sartu direlarik lan-munduan.